
- Orrialdeak
- 12
SILVERFOOD elikadura produktu edota zerbitzu berriak garatzeko abaguneak arakatu nahi dituen proiektua da, aurretiaz daudenak hobetzeaz gain, senior kolektiboaren premia espezifikoetara hobeto egokitze aldera. Angulas Aguinaga, Askora eta Kaikuk osatzen duten enpresen partzuergoak, Ameztoi Anaiak gidari dela, Gipuzkoako Foru Aldundiak Adinberri-2022 lerroaren bidez sustatu eta finantzatutako proiektu honetan parte hartu du. Proiektuak, gainera, BASQUE FOOD CLUSTER-aren eta Adinberri Fundazioaren babesa izan du.
Proiektuak zenbait ikaskuntza sorrarazi ditu eta, horiek bateratuz, gomendioen proposamen bat garatu ahal izan da, gida honetan jasotzen ditugunak, elikadura-kateko edozein enpresak kolektibo horren zehaztasunak artatu ahal izan ditzan bere produktu/zerbitzuak diseinatu eta egokitzeko garaian.
Publicaciones relacionadas

Txostena, Donostian 2024ko otsailaren 22an egindako lan-saioarena. Bertan, hainbat ikuspuntutatik jorratu ziren elikadura osasungarriaren inguruko berrikuntza-aukerak, RIS3 espezializazio-estrategiaren eta Euskadi 2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren lehentasunezko lan-ildoetako bat.