SIA argitalpenak

SIAk erreferentziazko argitalpenak sortzen ditu aldian behin, egungo funtsezko ezagutza laburbilduz eta zahartzearen arloko erronka eta joera nagusiak atzemanez.

10 publicaciones

Informe temático Fact sheets

SIA Adinberri

Adimen Artifizialak (AA) azkar egin du aurrera azken urteotan, eta horrek aukera garrantzitsuak irekitzen ditu iraupen luzeko zainketetan (ILZ). Dokumentu honek AA-k pertsona helduen zainketetan duen eraginaren ideia nagusi batzuk laburbiltzen ditu.

Zuzeneko arretako profesionalen zeregina (erizaintzako laguntzaileen, etxeko arreta eskaintzen dutenen eta pertsonak zaintzen dituztenen egitekoa) funtsezkoa da adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen osasun-arazoei aurrea hartzeko, arazo horiek antzemateko eta haien ongizatea hobetzeko.

Zahartze aktiboa eta baliozkoa
Informe temático Zahartze aktiboa eta baliozkoa
SIA Adinberri

Adinberri Fundazioaren SIA (Inteligentzia Sistema Aurreratua) proiektuaren esparruan egindako gaikako txostenen helburua da gai espezifikoak sakon aztertzea, fundazio honek definitzen dituen aukera-eremuen barruan. Txosten horiek Gipuzkoako zahartzearen eremuko joerak identifikatzeko tresna gisa ulertzen dira.

Silver Economy
Fact sheets Silver Economy
SIA Adinberri

Dokumentu honek The Silver Economy: final report txostenetik Europako 50 urte edo gehiagoko pertsonen jarduera ekonomikoari buruzko ideia nagusi batzuk ateratzen ditu, 2025erako aurreikuspenak barne. Eskuratzen dituzten produktu eta zerbitzuei buruzko datuak aurkezten ditu, behar espezifikoen ondorioz sortzen diren merkatu berriei eta gorabidean daudenei buruzkoak, bai eta Silver Economy delakoaren hazkundean laguntzeko gomendio batzuk ere.

SIA Adinberri

Dokumentu honek pandemiak Europako adineko pertsonengan duen eraginaren ideia nagusi batzuk laburbiltzen ditu, COVID-19 and older people: Impact on their lives, support and care. Osasunean eta ongizatean, interakzio sozialetan, ordaindutako eta ordaindu gabeko lanean, finantzetan eta gabezia materialean, eta osasunaren eta iraupen luzeko zainketan sakontzen du. Horretarako, Eurofound-en Bizitzari, lanari eta COVID-19ari buruzko inkesta elektronikoaren datuak eta Europako osasun, zahartze eta erretiroari buruzko inkesta (SHARE) erabili dira.

SIA Adinberri

Dokumentu honek Estimation of the global prevalence of dementia in 2019 and forecasted prevalence in 2050: an analysis for the Global Burden of Disease Study 2019 txostenaren ideia nagusi batzuk aurkezten ditu, dementziarekin bizi diren pertsonei dagokienez, arrisku faktore aldagarriak eta egungo egoerak planteatzen dituen erronkak eta 2050erako aurreikusitako prebalentzia identifikatuz.

Zahartzea Gipuzkoan
Informe temático Zahartzea Gipuzkoan
SIA Adinberri

Zahartzea Gipuzkoan izeneko lehen txosten honek zahartzearen arloan garrantzitsuak diren hainbat gairen inguruko ibilbidea barne hartzen du, zahartzearen arloko Inteligentzia Aurreratuko Sistemaren sei eduki-blokeen inguruan. Helburu nagusia Gipuzkoan zahartzen ari diren pertsonen errealitatearen berri ematea da.

SIA Adinberri

Dokumentu honek ideia nagusi batzuk ateratzen ditu Addressing loneliness and social isolation among older people in Europe txostenetik, gai hauei buruz: zer den hautemandako bakardadea eta gizarte-isolamendua, zein den bi fenomenoen hedadura Europan, zer inguruabar edo ezaugarrik areagotu dezaketen bakardade-sentimendua eta nola landu daitezkeen biak zahartzean.

SIA Adinberri

Dokumentu honek ideia nagusi batzuk ateratzen ditu Long-term Care Report Trends, challenges and opportunities in an ageing society txostenetik, eta zenbait datu partekatzen ditu zaintzak behar dituzten pertsonei buruz eta zainketen sektoreari berari buruz, bi eremuetan identifikatutako zifrak eta erronkak partekatuz, hala Europar Batasunean nola Espainiako Estatuan.

SIA Adinberri

Dokumentu honek ideia nagusi batzuk ateratzen ditu Ageing in the Digital Era txostenetik, hala nola, Interneten erabileran dauden desberdintasunak identifikatzeari buruzkoak, edota adinekoen artean teknologia digitalen erabilera zailtzen duten oztopoei eta horiei aurre egiteko planteatutako estrategia eta ekintzei buruzkoak.