Silver economy TIC
Zahartzea Gipuzkoan
SIA Adinberri
Arreta soziosanitarioa Komunitatea Bizi-baldintzak Datu estatistikoak Zahartzea Zahartze demografikoa Bizi-itxaropena Premiak Teknologia berriak Gizarteko parte-hartzea Adinekoak Gizarte-harremanak Osasuna Osasun mentala Gipuzkoa
Éditeur
SIA Adinberri
Pages
69
Droits d’accès
Acceso abierto
Licence
Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License (CC BY-SA 4.0).

Zahartzea Gipuzkoan izeneko lehen txosten honek zahartzearen arloan garrantzitsuak diren hainbat gairen inguruko ibilbidea barne hartzen du, zahartzearen arloko Inteligentzia Aurreratuko Sistemaren sei eduki-blokeen inguruan. Helburu nagusia Gipuzkoan zahartzen ari diren pertsonen errealitatearen berri ematea da.

Horrela, 55 urteko eta gehiagoko gipuzkoarren egungo egoeraren laburpena eskaintzen da, eta, horretarako, hainbat lurralde-eskalatan egindako inkesten bigarren mailako datuen iturriak erabiltzen dira, eta Europa mailan eskuragarri dauden datuekin alderatzen da.

Emaitza nagusiak

Txosten honetan jasotako datuen laburpenak adinekoen egungo eta etorkizuneko hazkundea adierazten du, bai eta hazkunde-erritmo handia ere. Gipuzkoako adinekoen osasuna modu positiboan baloratzen da, eta osasunarekin lotutako bizi-kalitate ona dute. Hala ere, bi alderdi horiek behera egiten dute adin aurreratuetan, jarduera gehiago mugatzen denean. Horrekin batera, laguntza behar duten inguruko pertsonei laguntza ematen zaie; beraz, etapa honetan, eskaria eta zainketen inguruko laguntza-hornidura konbinatu eta kontzentratzen dira.

Gipuzkoan zahartzen diren pertsonek, gainera, komunitate-sentimendu nabarmena dute, eta parte-hartze handia zahartze aktiboari lotutako jardueretan, hala nola jarduera fisikoan, boluntariotzan, turismoan edo gizarte-loturan.

Azken batean, horrelako txostenek labur-labur ematen dituzte gai interesgarriei buruzko egungo emaitzak, eta Gipuzkoako zahartzearen arloko joerak identifikatzeko tresna gisa ulertzen dira.

 

Geuk egina, EINen honako lan honetan oinarrituta: Biztanleria-proiekzioak 2020-2035.

 

Accès aux documents
Ikusi euskarazko dokumentua
(PDF) / 6.78 MB
Ikusi dokumentua gaztelaniaz
(PDF) / 7.25 MB

Publicaciones relacionadas