
- Éditeur
- Centro de investigación Ageingnomics, Fundación Mapfre
- Pages
- 156
Senior ekonomiaren eta, beraz, oro har, ekonomiaren hazkunde-aurreikuspenak gauzatzeko oinarrizko baldintza bat senior belaunaldiaren gastu-eskaerari edo -ahalmenari eustea da, eta hori lortzeko hainbat errenta-iturri erabil daitezke: pentsio publikoak, aurrezpen higigarri edo higiezinetatik datozenak, pentsio-sistema pribatuetatik datozenak, edo belaunaldi horretako kideen lanaren edo ekintzailetzaren emaitza direnak. Ondorioz, formula publiko eta pribatuen konbinazio egoki batean oinarritutako pentsio-sistemak egotea, nahikotasun, iraunkortasun, elkartasun eta belaunaldien arteko oreka zuzenaren printzipioak errespetatuko dituena, ezinbesteko baldintza da senior ekonomia garatzeko eta ekonomia horri datxezkion aukerak aprobetxatzeko.
Horregatik erabaki zuen Ageingnomics Ikerketa Zentroak IV. Mintegi Akademikoa antolatzea, deialdi horietan ohikoa den call for papers formatuan, belaunaldien arteko elkartasun-mekanismoen inguruan. Alderdi kritiko horrek konponbideak eskatzen ditu epe luzerako sistema publikoen biziraupenerako. Gida honek 2023ko ekainean egindako mintegian aurkeztutako proposamenak biltzen ditu.