Silver Economyrako elikadura-hobekuntzak eta -aukera berriak identifikatzea.
- Champ d'action
- Thèmes d'intérêt
SILVER FOOD proiektua aitzindaria eta estrategikoa da elikagaien balio-katearentzat. Proiektu horren helburua da hobekuntza-arloak eta aukera-nitxoak aztertzea, seniorren kolektiboaren eskaera gehiago eta hobeto aseko duten produktu eta zerbitzuen garapenean eta egokitzapenean. Izan ere, publiko hori funtsezkoa da Gipuzkoarentzat, herritarren % 30 baino gehiago baitira.
Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatu eta finantzatuta, hobetu beharreko arloak eta aukera-nitxoak aztertu nahi ditu, seniorren kolektiboaren eskaerari gehiago eta hobeto erantzungo dioten elikagaiak eta zerbitzuak garatzeko eta egokitzeko. Hainbat ikerketa-teknika erabiliz, pertsona horien ahotsa integratu nahi da, haientzat funtsezkoak diren alderdiak lehenesteko, enpresek abian jarri beharreko ekintzen ibilbide-orri bat garatu ahal izan dezaten. Horrez gain, proiektuak barne hartzen ditu enpresa traktoreek harrapatutako ezagutza lurraldeko ekosistema sektorial osora transferitzeko eta zabaltzeko ekintzak.
Contact
AMEZTOI ANAIAK, S.L.U
Tel.: 943 83 27 53