Vieillissement et société Inclusion numérique
Adinekoak eta gizarte-konexio digitala. Gipuzkoako erronketarako hurbilketa. Azken Txostena
Sarbidea Elkarrizketak Bilakaera Internet Teknologia berriak Adinekoak Gizarte-harremanak Telefonoa Gipuzkoa
Éditeur
APTES
Pages
37

Oso onartuta dago Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) adinekoen autonomia indartzen eta gizarte-diseinuan oinarritutako produktuak eta zerbitzuak garatzen lagun dezaketela. Testuinguru horretan, ezinbestekoa da adinekoen gaitasun digitalak ezagutzea, bai eta eskuragarri dauden gailuak eta aplikazioak nola erabiltzen dituzten ere.

Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkarteak (APTES) egindako dokumentu honek Gipuzkoako adinekoek teknologiarekin duten harremana aztertzen du, eta zenbait orientabide ematen ditu harreman hori hobetzeko ekintzak zehazteko. Besteak beste, azterketak erakusten du 55 urtetik gorako 134 mila gipuzkoar baino gehiago – % 49 – Interneten erabiltzaile izan zirela 2018an. WhatsApp da talde honek gehien erabiltzen duen tresna, eta, ondoren, posta elektronikoko kontsulta. Oro har, oso hazkunde handia dago kolektibo horretan Interneten erabileran, eta uste da teknologiak adineko pertsonek senideekin eta erreferentziazko taldeekin duten gizarte-konexioa errazten duela.

Podría interesarte

Publicaciones relacionadas

La revolución de la longevidad
Silver economy TIC
La revolución de la longevidad

Monografiko honetan esaten den bezala, gure gizartearen zahartze-prozesua da aurre egin beharreko erronka nagusietako bat, eta horren garrantzia hazi baino ez da egingo etorkizunean. Lan-merkatuak eta politika publikoak, etxebizitzaren sektorea, mugikortasuna, osasuna, parte-hartze soziala, teknologien erabilerak, eta abar, errealitate berri horren arabera birpentsatu beharreko eremuetako batzuk baino ez dira.

Tecnología y personas mayores
Vieillissement et société Inclusion numérique
Tecnología y personas mayores
Gil, S., Rodríguez-Porrero, C.

Adineko pertsonek informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin duten harremanari buruzkoa da dokumentua. Horiek teknologiarekin erlaziona daitezke erabiltzaile aktibo gisa edo teknologian oinarritzen diren zerbitzuen hartzaile gisa, hala nola telelaguntza.