
- Éditeur
- Eusko Jaurlaritza
- Pages
- 41
- Droits d’accès
- Acceso abierto
Euskadiko aisialdiko turismoaren eskariaren segmentazioa aztertzem da ikerlan honetan, turisten adinari erreparatuta eta turista seniorrak ardatz hartuta. Honako hau da helburua: Euskadira etortzen diren turistak sakonago ezagutzea, bi motatako turista senior bereizita: 50 eta 59 urte bitartekoak, batetik, eta adin horretatik gorakoak, bestetik.
Horretarako, lehenik eta behin, jakin behar dugu zenbat turista hartzen dituen merkatu horietako bakoitzak. Euskadira aisia-arrazoiengatik etortzen diren turista guztien % 47, oro har, turista seniorra da, eta horietatik % 30 inguru 59 urtetik gorako turista da.
Publicaciones relacionadas

Adinberri Fundazioaren SIA (Inteligentzia Sistema Aurreratua) proiektuaren esparruan egindako gaikako txostenen helburua da gai espezifikoak sakon aztertzea, fundazio honek definitzen dituen aukera-eremuen barruan. Txosten horiek Gipuzkoako zahartzearen eremuko joerak identifikatzeko tresna gisa ulertzen dira.

Imsersoren Urteko Txostenak, Imsersoko Kontseilu Nagusiak 2022ko ekainaren 22an egindako bilkuran onartutakoak, Imsersok Gizarte Segurantzaren Erakunde Kudeatzaile gisa garatutako programei eta jarduerei buruzko informazioa jasotzen du.

2021eko urrian egindako Barometroaren bigarren edizio honek, Googleren laguntzarekin lehen aldiz, 55 urtetik gorako 15 milioi espainiarren ohiturak ezagutzeko aukera ematen du. Ondasun eta zerbitzuen munduko merkatu kontsumoaren eta joeren buru izango den belaunaldia.