Funtzio kognitibo guztiak gauzatzeko programa bat da, material indibidual exerzitua eginez eta Neuropsikologiaren arloan profesional batek emandako talde-saioetara joanez.
Garuneko osasuna zaindu nahi duten 60 urtetik gorako pertsonentzat gomendatzen da.
- Champ d'action
- Thèmes d'intérêt
Cita-Alzheimer Fundazioaren Exercita Plus proiektuaren bidez, esku-hartze kognitiboko modalitate berriak diseinatuko dira, garunaren funtzionamenduari, adinarekin lotutako aldaketei eta norberaren gaitasun kognitiboei buruzko ezagutzak areagotzeko eta bizi-ohitura kognitibo-osasungarriak zein diren jakiteko.
Exercita programak funtzio kognitiboei eragiten dien onuren artean hauek aurkitzen dira: funtzio kognitiboak landu, indartu eta mantentzen ditu. Zer diren ulertu eta gure egunerokotasunean bakoitzaren garrantziaz jabetzen gaitu. Profesionalen jarraipenarekin, zalantzak partekatu eta argituko dira.
Besteak beste, programaren helburu nagusiak hauek dira:
- Egunerokotasunean, ohitura kognitibo onak ezartzea.
- Zahartze aktibo eta osasungarriaren aldeko osasun kognitiboko ohiturak ezartzearen garrantziari buruzko gizarte-kontzientzia areagotzen laguntzea.
- Gaitasun kognitiboak indartzea eta zaintzea.
Contact
Fundación Cita Alzheimer
Paseo Mikeletegi, 71
20009 Donostia - San Sebastián
Gipuzkoa
Tel.: 943 021 792
cita@cita-alzheimer.org