
- Éditeur
- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saila
- Pages
- 38
Bizi baldintzen azterketaren helburua da (BBA+55 2020) gizarte politiken planifikatzaileei eta arduradunei informazio zehatza eta puntuala ematea Euskadiko 55 urteko eta gehiagoko biztanleen familia bizitzaren, banakako bizitzaren eta bizi diren ingurunearen baldintzei buruz. Inkestaren bidez, halaber, lurraldeko adinekoen errealitatea sistematizatu eta zabaldu nahi da, biztanleria talde horri dagozkion hainbat alderdiri helduz.
Publicaciones relacionadas

Adinagatiko diskriminazioa (adinkeria) gizarte-eremu guztietan gertatzen da Espainian eta munduan. Lan-eremuan, adinkeri hori, neurri handi batean, langileekiko aurreiritziek eta estereotipoek eragiten dute; uste estereotipatu edo praktika arruntek (legezkoak izan ala ez) askotan lan-merkatutik kanpo jartzen dituzte adinekoak, eta zailtasunak dituzte profesionalki prestatzen eta aurrera egiten jarraitzeko.