
- Éditeur
- Iseak Fundazioa
- Pages
- 52
Iseak Fundazioaren txosten honetan korrespondentzia-esperimentu bat egiten da, eta, bertan, Euskadin, Bartzelonan eta Madrilen dauden benetako 800 lanpostu huts baino gehiagori 1.600 curriculum bidali zitzaizkien. Esperimentua lanpostu huts bakoitzari bi curriculum bidaltzean oinarritzen da –bata 35 urteko pertsona batekoa eta bestea 49 urtekoa –. Diskriminazioaren presentzia kuantifikatzeko, hautagai bakoitzari buruz jasotako erantzunak eta informazio-maila alderatzen dira.
Azterlanaren emaitzen arabera, diskriminazio nabarmena dago adin handieneko hautagaiekiko kontratazio-prozesuan. Alde batetik, ikusten da enpresen erantzuna jasotzeko probabilitatea % 50 txikiagoa dela adinekoentzat. Kolektiboen artean funtsezko aldeak dauden arren, emaitzek iradokitzen dute adinaren araberako diskriminazioa dagoela generoaren arabera aztertutako azpitalde guztietan, okupaziorako eskatzen den kualifikazio-maila, hautagaiaren gehiegizko kualifikazio-maila eta ardurapean langileak eramateko beharra. Bestalde, prestakuntza-maila txikiagoa behar duten lanbideetan, enpresek hautagaiei buruzko informazio gehiago eskuratzeko prestasun txikiagoa dutela adierazi da.
Publicaciones relacionadas

Adinagatiko diskriminazioa (adinkeria) gizarte-eremu guztietan gertatzen da Espainian eta munduan. Lan-eremuan, adinkeri hori, neurri handi batean, langileekiko aurreiritziek eta estereotipoek eragiten dute; uste estereotipatu edo praktika arruntek (legezkoak izan ala ez) askotan lan-merkatutik kanpo jartzen dituzte adinekoak, eta zailtasunak dituzte profesionalki prestatzen eta aurrera egiten jarraitzeko.