- Éditeur
- Fundación Once
- Pages
- 68
Txosten honen helburua da soluzio berriak bilatzea osasun-arloko arazo eta erronka latenteetarako, desgaitasunen bat duten pazienteei eta, oro har, herritarrei ematen zaien arretaren kalitatea hobetzera bideratuak, berrikuntza sozialeko prozesu baten bidez eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiek (IKT) eskaintzen dituzten aukerak baliatuz.
Bigarren urte honetan, lana lau helburu espezifikotan oinarritu da: osasun-esparruko hainbat egoeraren irisgarritasuna ebaluatzen jarraitzea; desgaitasunen bat duten eta desgaitasunik ez duten pazienteen premiak identifikatzea osasun-esparrura iristeko eta hura erabiltzeko, eta, bereziki, kontsulta medikoetarako; desgaitasunen bat duten pertsonek osasun-zerbitzuekiko kudeaketa eta interakzio desberdinetan eta osasunaren kontrolean egiten duten erabilera ezagutzea; eta kontsulta medikoetan irisgarritasun unibertsala hobetzeko irtenbideak asmatzea.