Analyse des indicateurs
Indicateurs commentés extraits de la banque de données.
Gastu-maila apalagoa dute 65 urteko edo gehiagoko pertsonak buru dituzten etxeek, eta ezberdina da gastua ondasun eta zerbitzuetan banatzeko era, gainerako etxeekin alderatuta.
Eustatek argitaratutako azken datuen arabera, 2.156 pertsona hil dira Gipuzkoan 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino %10,3 gehiago. Heriotza horien % 12k lotura du, baieztatua edo probablea, COVID-19arekin.
Informazioaren Gizarteari buruzko Eustaten Inkestaren azken emaitzek adierazten dute 55 urteko eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleen % 67k, hau da, 177.000 bat pertsonak, Internet erabili dutela azken hiru hilabeteetan.
Eskura dauden biztanleria-inkesten emaitzen arabera, kalkulatzen da Euskadiko biztanleen % 3,3-% 3,8k ematen dituela zaintza informalak etxean. Hala ere, zaintza horiek emateko aukera eta horiei eskainitako denbora ez dira modu orekatuan banatzen herritarren artean. Zaintzen prebalentzia handiagoa da emakumeen artean eta adinak gora egin ahala.