Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena

Inguruneak eta Komunitatea Hiri-diseinua
Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategiaren proposamena
ISEK-Consejo Vasco para la Promoción de la Accesibilidad/Irisgarritasuna Sustatzeko Euskal Kontseilua
Irisgarritasuna Hesiak Kultura Datu estatistikoak Mendekotasuna Eskubideak Desgaitasuna Hezkuntza Ingurune fisikoa Bilakaera Prestakuntza Aukera-berdintasuna Gizarte-inklusioa Justizia Aisia Gizarteko parte-hartzea Adinekoak Gizarte-ekintzako planak Sustapena Gizarte-babesa Lana Garraioak Euskadi Gipuzkoa Espainia Bizkaia Araba
Editorea
Eusko Jaurlaritza
Orrialdeak
121

Egungo dokumentuan Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia definitzen da, eta dokumentu hori oinarritzat hartuko da ondoren en arloko Ekintza Plana formulatu eta abian jartzeko.

Dokumentuak bost kapitulu ditu. Lehendabizikoan, aurrekari modura, adierazpen instituzional bat dago jasota, eta, bertan, Euskal Atonomia Erkidegoak irisgarritasun unibertsaleko estrategia propio bat izateak dakarren konpromisoa nabarmentzen da.

Bigarren kapituluan, Espainiako eta nazioarteko arau-testuingurua aurkezten da: Nazio Batuen Erakundearen desgaitasuna duten pertsonen eskubideei buruzko konbentzioa, Europar Batasuneko oinarrizko eskubideen Gutuna, eta Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea, besteak beste. Era berean, irisgarritasunaren esparruan erreferente diren estrategia eta plan nagusiak aztertzen dira.

Hirugarren kapituluan, irisgarritasun unibertsalak Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoera aztertzen da, irisgarritasunaren esparruan populaziorik hauskorrenaren – desgaitasuna duten pertsonak, adinekoak eta abar – zenbatespenari eta bilakaerari arreta ipiniz. Egoera gaika aztertzen da, bai eta irisgarritasuna hobetzeko gauzatu diren jarduketa publikoen arabera ere. Kapitulu nonetan, ISEKek 2018an egindako aurre-diagnostikoaren emaitza nagusiak ere aurkezten dira, eta gerturatze kualitatibo bat egiten zaio egungo egoeraren balioespenari hainbat eragileren ikusmoldetik.

Laugarren kapituluan, Irisgarritasun Unibertsalaren Euskadiko Estrategia aurkezten da: inspiratu duten printzipioak, egitekoa, etorkizuneko ikuspegia, ardatz estrategikoak eta jarduketa-ildoak.

Bostgarren kapituluan, berriz, estrategia nola ezarriko den xehatuko da, bai eta jarraipena eta ebaluazioa nola egingo diren ere.

Podría interesarte

Publicaciones relacionadas

A design for life. Urban practices for an age-friendly city
Hammond, M., Saunders, N.

Etxeko inguruneak eta auzokoek adinekoentzat duten garrantzia ondo ezarrita dago; hala ere, gure adinekoen populazio gero eta handiagoaren behar eta asmo aldakorrei heltzeko mugimenduak motelak izan dira orain arte. Diseinatzaile, garatzaile eta planifikatzaileentzat, zahartzen ari den biztanleriak pentsatzeko eta praktikatzeko modu berriak behar ditu.

Del Barrio, E.

Zahartze aktibo kontzeptua 1999an agertu zen lehen aldiz, zahartzearen paradigma positiboaren tradizio zientifikoa jasoz. Horrek bateratu egiten ditu parte-hartzearen, osasunaren, independentziaren eta zahartze positiboaren nozioak, eta parte-hartzea da osagai nagusia. Paradigma hori zahartze demografikoari emandako erantzun politiko handitzat hartu zen, zahartzaroaren kontzeptu tradizionala aldatzen saiatuz eta adineko pertsonei rol berriak emanez.