ZAINTEK IOT3

Nahi ez den bakardadea prebenitzeko arreta-eredu berriak.

 

Jarduketa-esparrua
Intereseko gaiak
 

IoT eta Adimen Artifizialeko gailuak dituzten adineko pertsonei arreta emateko sistemarako proiektu pilotua, WATTIOCORP, S.L. Donostiako enpresa teknologikoak garatua. Instalazio erraz batean oinarritzen da; adimen artifizialaren, laguntzaile birtualen eta IoT gailuen bidez, gure maite ditugun pertsonen errutina detektatzen du, eta edozein egoera anomaloren aurrean ohartarazten dio senideari.

Produktuaren abantaila nagusien artean, etxeko istripu larriei aurrea hartu ahal izatea, familiari zaintzan are gehiago laguntzea eta, irtenbide hori txertatzen duen laguntzaile birtualari esker, bakardadearen sentimendua arintzen laguntzea nabarmentzen dira.
​​​​​​​
Proiektuak administrazioei zuzendutako tresna bat garatzen du, nahi ez den bakardade-egoeran dauden pertsonentzako monitorizazio- eta prebentzio-zerbitzu integral bat eskaintzeko, arreta-erakundeei egokitua, eta, laguntzaile birtualen, adimen artifizialeko algoritmoen eta datu-analisien bidez, modu automatikoan detektatzeko eta nahi ez den bakardadearen arrisku-egoerei aurre egiteko gai dena.

Harremanaterako

Wattiocorp S.L.
Mikeletegi Pasealekua, Pq. Tecnologico De Miramon núm. 7
​​​​​​​Donostia, 20009, Gipuzkoa
Tel.: 943309588 / 644 495 126