- Aldizkaria
- Age and Ageing
- Bolumena/Zenbakia
- 49, 5
- Orrialdeak
- 748-757
- DOI
- 10.1093/ageing/afaa049
- Sartzeko eskubideak
- Acceso abierto
Gaur egun, asko hitz egiten da adineko pertsonei bideratutako zerbitzu eta baliabideen egokitasunaz. Eta lehenagotik hala bazen ere, pandemiak areagotu egin du adinekoen egoitzen gaur egungo ereduaren inguruko eztabaida. Bestalde, pertsona nagusien bakardadea ere, gizartearen ahotan dagoen gaia da, are gehiago, hautatu gabeko bakardadea denean. Zentzu horretan, datu asko argitaratzen dira bakarrik bizi diren eta ondorioz, bakardadea pairatzen duten nagusien inguruan. Ez da ordea, hainbeste hitz egin egoitzetan bertan, bakardade egoerak pairatzen dituztenen inguruan, nahiz eta COVID-19ak sortutako egoerek bultzatuta azken aldian garrantzi gehiago eman zaion.
Errebisio sistematiko hau, nagusiak egoitzetan duten bakardadearen prebalentzia aztertzen duten 13 ikerketekin sortutako bibliografiaren azterketa da, hazkundean dagoen arazoa dela baieztatuz. Kultura, demografia edo ekonomiaren arabera, ezberdintasunak antzematen dira herrialdeka, baina bakardadea pairatu dezaketen pertsonak erdia baino gehiago izan daitekeenez, kontuan hartzeko gaia dela esan daiteke. Ikerketan ikus daiteke, pertsonak, egoitzan sartu aurretik jada bakardadea sufritzen aritzen direla maiz eta bertan okerrera egiten dutela, esaterako, egoitzetan dauden pertsonen gaitasun kognitiboan ematen den aniztasunak ez baitu harremantzea laguntzen.
Emaitzetan ezberdintasunak ikusten dira, beraz, gai honen inguruan ikertzen jarraitzea ezinbestekoa da, datu garrantzitsuak eman diezagukeelako mahai gainean dagoen adineko egoitzen ereduaren inguruko eztabaidan sakondu eta eredu berrietan kontuan hartzeko. Egoitzetan ematen diren zaintza lanak, hots, behar fisiologikoak asebetetzekoak ezinbestekoak dira pertsonen biziraupenerako, ongizatea bermatzeko, ordea ez da nahikoa, dimentsio sozialak, harremanezkoak, afektiboak berebiziko garrantzia baitu. Hori horrela, bakardadea ahalbidetuko ez duen egoitza eredua izatea beharrezkoa da pertsonen ongizatea bermatu nahi duten egoitzan nahi baditugu.
Publicaciones relacionadas
La Diputación, Adinberri y la Federación de Coros de Gipuzkoa hanorganizado para este sábado en el Kursaal de San Sebastián un concierto coral con el objetivo de sensibilizar acerca de las soledades, un fenómeno que afecta a una de cada tres personas mayores en el Territorio.
La brecha entre las expectativas y la realidad puede hacer que las personas se sientan solas. Pero las personas mayores, en particular, pueden tener ciertas expectativas en sus relaciones sociales que se han pasado por alto en la lucha contra la soledad, según un estudio realizado por el King's College de Londres (Reino Unido) y la Universidad de Duke (Estados Unidos).
La gran pandemia de nuestro siglo puede ser también una mina de oro para los emprendedores.