
Silver Ekonomiari buruzko lehen Foro Globala sektoreko profesionalentzako topagunea izango da, eta nazioarteko erreferentziazko hizlariak bilduko dituen kongresua eta arlo horretan gertatzen ari diren berrikuntza nagusiak ezagutzeko aukera emango duen azoka uztartuko ditu. Zahartze osasungarriaren inguruko hitzordu garrantzitsua izango da, eta azaroaren 9ko arratsaldean herritarrei ere irekita egongo da.
Foroak Gipuzkoa erreferente bihurtuko du ‘Silver Economy’ arloan. Hazkunde betean dagoen merkatua da, eta lurraldeko BPGaren % 5,5 da, 1.472 milioi eurorekin, eta 31.000 enplegu baino gehiagorekin. ADINBERRIk estrategia horretan lagundu nahi du. Estrategia horrek, alde batetik, ikuspegi soziala batzen du, adinekoen bizi-kalitatea eta arreta hobetuz, eta, bestetik, garapen ekonomikoa bultzatzen du, enpresa-proiektu berriak sortuz Gipuzkoak ‘Silver Economy’ delakoaren esparruan duen potentziala bultzatuz.
Publicaciones relacionadas
Expertos internacionales y líderes regionales se reúnen para abordar el envejecimiento saludable y la economía plateada en un evento pionero

Zahartzean gizartearentzako oztopo bat ikusten dutenen aurrean, Ageingnomicsen egungo eta etorkizuneko aukera handienetako bat bezala ikusten dugu. 55 urtetik gorakoak produkzio-jarduerak egiten jarraitzeko gaitasuna duen biztanleriaren sektore garrantzitsu bat dira, bai eta ezagutza- eta esperientzia-iturri paregabea eta funtsezko zutabe emozional eta soziala ere.
Los expertos reconocen el potencial de la tecnología, pero advierten de que las interacciones humanas no se pueden sustituir