Albergará una residencia de mayores con 120 plazas, 25 apartamentos tutelados y un centro de día, todos ellos en una superficie de 26.900 metros cuadrados.
Publicaciones relacionadas
Koaderno hau "Gizarte inklusibo eta lagunkoia eraikitzen adineko pertsonekin, eskubideetatik abiatuta" bildumaren barruan dago. Bildumaren helburua herritar guztiak sentsibilizatzea adinekoek aurre egin beharreko diskriminazioaz, gizarte eta berdintasun politikak hobetzen eta sustatzen laguntzea da, eta adineko gizon eta emakumeen ahalduntzea sustatzea, beren eskubideak ezagutu eta erreklama ditzaten.

Lan honetan, premisa hau hartu da abiapuntutzat: azken 50 urteetan bizitza eta zahartze-moduetan gertatutako eraldaketaren aurrean, beharrezkoa da zahartzeko etxebizitza eredu berriak sortzea, zainketen feminizazio tradizionala gainditu ahal izateko.