
- Editorea
- Gobierno Vasco-Eusko Jaurlaritza
- Orrialdeak
- 122
Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren mende dagoen Enfokamer Euskadiko Merkataritzaren Behatokiak “Silver Economy Euskadin. 55 urtetik gorako Euskadiko biztanleen kontsumoa, aisia eta iritziak” azterlan monografikoa argitaratu du. Azterlanak aztertzen du senior edo silver belaunaldiaren, 55 urtetik gorako Euskadiko biztanleen, kontsumo- eta bizitza-esperientzia, eta haien interesak, aisialdiko jarduerak eta kontsumo-pautak sakontzen ditu.
Era berean, zahartzearekin eta bizitza beteaz gozatzearekin zerikusia duten estereotipo ezberdinei eta haien ustez gizarteak izendatzen dien zeregina errespetatzeari buruzko iritzia ere ematen dute.
Euskadik, inguruko beste herrialde batzuek bezala, gizartearen zahartze progresiboak dakarren aldaketa demografikoari aurre egiten dio. Gero eta gehiago bizi gara, jaiotza-tasak behera egiten du eta silver belaunaldiak osasun-egoera hobean iristen dira bizitzako etapa horretara; beraz, aukeraz betetako bizi-ziklo aktiboari ekiten zaio.
Silver belaunaldia 55 urtetik 85 urtera bitarteko biztanleek osatutako taldea da eta Euskadin 800.000 pertsona inguru biltzen ditu. Biztanle-talde anitz horrek etapa ezberdinak hartzen ditu; lan-bizitzaren betebeharrei lotutako hasierako zikloa, denbora pertsonalaz gozatzeko beste ziko bat, bizi-kalitateak lagunduta, eta, azkenik, aurreratuago bat, 4. adina deiturikoaren atarian.
Publicaciones relacionadas

"Silver Economy en España 2024 Liburu Zuria" Espainiako adinekoen ekonomia aztertzen duen laburpen zehatza da, eragin demografikotik merkatu eta politika publikoen aukeretaraino.