Zaintzak Zaintzaileak
Euskadin 70.000 bat pertsonak ematen dituzte zaintza informalak etxean
SIA Adinberri
Zaintzaileak Datu estatistikoak Mendekotasuna Adinekoak Euskadi
Editorea
SIA Adinberri

Eskura dauden biztanleria-inkesten emaitzen arabera, kalkulatzen da Euskadiko biztanleen % 3,3-% 3,8k ematen dituela zaintza informalak etxean. Hala ere, zaintza horiek emateko aukera eta horiei eskainitako denbora ez dira modu orekatuan banatzen herritarren artean. Zaintzen prebalentzia handiagoa da emakumeen artean eta adinak gora egin ahala.

Azken urteetan, biztanleriaren osasun- eta gizarte-zainketen beharrak gora egin du pixkanaka. Hori gertatzen da, neurri handi batean, bizi-itxaropenak gora eta jaiotza-tasak behera egin dutelako eta biztanleria zahartu egin delako. Ongizate-sistema publikoak asko garatu badira ere, gaur egun zainketen zati handi bat gertuko senideek hartzen dute beren gain.

Zainketa informala kuantifikatzeko garaian inkesten artean desberdintasun metodologikoak dauden arren, gaur egun eskuragarri dauden iturri estatistikoek fenomeno horretara hurbiltzea ahalbidetzen dute. Gizarte Premiei buruzko Inkestaren  eta Osasun Inkestaren  (biak 2018koak) azken edizioetako emaitzen arabera, Euskadiko zaintzaile informalak biztanleriaren % 3,3 eta % 3,8 artean dira. Kopuru absolutuetan, 60.000 eta 80.000 zaintzaile artean izango lirateke.

Gipuzkoako Lurralde Historikoari erreparatuz (ikusi grafikoa), Osasun Inkestako datuetan oinarrituta, 2018an biztanleriaren % 3,8k berarekin bizi ziren beste senide batzuk zaintzen zituen edo laguntza ematen zien eguneroko bizitzako jarduerak egiteko, osasun-urritasun edo -arazoengatik ezin baziren bakarrik moldatu. Ehuneko hori 27.000 pertsona ingurukoa da. Zaintzaileen prebalentzia handiagoa da emakumeen artean (% 4,2koa) gizonen artean baino (% 3,4koa) eta adinak gora egin ahala. Bilakaerari dagokionez, oro har behera egin du zaintzaren prebalentziak 2013arekiko, adinez nagusienen taldean izan ezik. Izan ere, zaintzaren prebalentzia Gipuzkoako 75 urte edo gehiagoko biztanleen artean % 5,7tik % 9ra igo da 2013 eta 2018 artean.

Herritarren arteko zaintzaren prebalentziaz harago, interesgarria da, halaber, etxeko lan horretaz nagusiki arduratzen den pertsonak ematen duen zaintzaren intentsitatea aztertzea. Osasun Inkestaren emaitzetan oinarrituta, Gipuzkoako biztanleek, batez beste, 6,6 ordu ematen dituzte astean helduak eta/edo adingabeak zaintzen, sexuaren araberako alde nabarmenekin. Zaintza-lanetan emandako orduen batez bestekoa handiagoa da emakumeen artean (8 ordu) gizonen artean baino (5,1 ordu).

Etxean eguneroko bizitzako jardueraren bat egiteko laguntza behar duten pertsonak zaintzen dituzten pertsonen prebalentziaren bilakaera (2013-2018), zaintzailearen sexuaren eta adinaren arabera.

Iturria: Osasun Saila. Euskadiko Osasunaren Inkesta, 2013-2018.

 

Dokumentuetarako sarbidea
Ikusi euskarazko dokumentua
(PDF) / 450.28 KB
Ikusi dokumentua gaztelaniaz
(PDF) / 459.68 KB

Publicaciones relacionadas

A “gloriously ordinary life’’: spotlight on adult social care
House of Lords

Txosten honek ohartarazten du helduentzako gizarte-arretaren sektorea, oro har, etengabe ikusezina izatea gero eta kaltegarriagoa dela, bai arretara jotzen dutenentzat, bai ordaindu gabeko arreta eskaintzen dutenentzat, gero eta premia handiagoa dagoenean, kostuak handitzen direnean eta lan-indarra murrizten ari denean.

Un perfil de las personas mayores en España 2022. Indicadores estadísticos básicos
Pérez, J., et al.

Dokumentuak Sareko Zahartzeak 65 urte eta gehiagoko biztanleen bizi-baldintzen ikuspegi bateratua emateko egindako txostenekin jarraitzen du. Estatuko eta nazioarteko iturrietako datuak erabiltzen dira biztanleria horren bilakaera demografikoari, osasunari eta ezaugarri ekonomiko eta sozialei buruzko adierazleak eraikitzeko.

Guía práctica para personas cuidadoras de personas mayores en el domicilio. Proyecto QAVAD de calidad de vida en el domicilio
Consorcio QAVAD

Bizi-kalitatea, neurri batean, eragiten dieten erabakietan parte hartzeko pertsonek dituzten aukerekin lotuta dago, bai banaka, bai taldean. Horrela, adinekoentzat, bizi-kalitatea adierazteko aukerarekin lotuta dago, bereziki beren bizi-inguruneari, zaintza-planari eta jarduera pertsonalei dagokienez.