- Editorea
- SIA Adinberri
- Bolumena/Zenbakia
- (1)
- Orrialdeak
- 2
- Sartzeko eskubideak
- Acceso abierto
- Lizentzia
- Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License (CC BY-SA 4.0).
Factsheet –ak aldizka egingo diren argitalpen laburrak dira, interes bereziko gaiei buruzko ikerketen, azterlanen edo datu estatistikoen emaitzetan oinarrituta. Gai horien helburua da egungo eta hainbat arlotako ezagutza espezializatua eskuratzea.
Dokumentu honek ideia nagusi batzuk ateratzen ditu Addressing loneliness and social isolation among older people in Europe txostenetik, gai hauei buruz: zer den hautemandako bakardadea eta gizarte-isolamendua, zein den bi fenomenoen hedadura Europan, zer inguruabar edo ezaugarrik areagotu dezaketen bakardade-sentimendua eta nola landu daitezkeen biak zahartzean.
Publicaciones relacionadas
Minbiziaren Behatokiak, INDAGA Coop. eta IPSOS Curation erakundeekin lankidetzan, Espainiako paziente onkologikoen nahi gabeko bakardadeei buruzko azterlanaren esparruan egindako bi ikerketen ikaskuntzak laburbiltzen ditu txosten honek.
Ikastaroak bi metodologia ezberdin erabiliko ditu. Lehenengo egunean metodologia ezagutzak eskuratzea izango da eta bigarren egunean, "agecofee" hausnarketa taldeen bitartez, zahartze modu berriak proposatuko dira, bizitza bakoitzaren zahartze fasean dauden bizimodu anitzetan sakonduz.
Liburu honek praktikan adinekoen ahalduntzea sustatzeko hainbat modu aztertzen ditu. Lanaren idazketan hainbat diziplinatako akademikoek parte hartu dute (psikologia, soziologia eta ekonomia, besteak beste), eta horietako bakoitzak esperientzia espezifikoa du adinekoentzako gizarte-arretan eta politiketan. Horrela, ahalduntzeko prozesu indibidual, sozial eta estrukturaletan zentratzen dira, eta, aldi berean, erresilientzia, bakardadea, zaintza formalaren eta informalaren arteko elkarrekintza eta adineko pertsonak ikerketan eta zaintzan sartzea bezalako gai sorta zabala lantzen dute.