Zilarrezko ekonomia IKTak
55 urteko eta gehiagoko 6 pertsonatik 4k Internet erabiltzen dute Gipuzkoan
SIA Adinberri
Sarbidea Datu estatistikoak Internet Teknologia berriak Adinekoak Gipuzkoa
Editorea
SIA Adinberri
Orrialdeak
1
Sartzeko eskubideak
Acceso abierto
Lizentzia
Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License (CC BY-SA 4.0).

Informazioaren Gizarteari buruzko Eustaten Inkestaren azken emaitzek adierazten dute 55 urteko eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleen % 67k, hau da, 177.000 bat pertsonak, Internet erabili dutela azken hiru hilabeteetan.

Eustatek 2003. urtean Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologia (IKT) berrien ekipamenduari, haien eskuragarritasunari eta erabilerari buruz egindako lehen datu-bilketatik, emaitzek erakusten dute Gipuzkoako biztanleek handitu egin dutela, oro har, teknologia horien gaineko ezagutza eta erabilera.

Adibidez, azken hiru hilabeteetan Internet erabili duten 55 urteko eta gehiagoko pertsonen ehunekoa hamar aldiz handitu da Gipuzkoan, 2003an % 6,8 izatetik 2021ean % 67 izatera igaro baita. Gorakada hori nabarmena izan arren, argi dago eten digitalak oraindik ere hor jarraitzen duela adinez nagusienak diren pertsonen artean, 15 eta 54 urte bitarteko biztanle ia guztiek Interneten nabigatzen baitute gaur egun.

Hala ere, Interneten erabileran dauden alde horiek nabarmen murriztu dira, eta, are gehiago, azken hamarkadan. 2011n lortutako emaitzekin alderatuta, ikusten da Internet erabiltzen duten 55 urteko eta gehiagoko pertsonen ehunekoa 46 puntu igo dela; gazteen (15-34 urte) eta helduen (35-54 urte) artean, berriz, txikiagoa izan da igoera, 5 puntu eta 24 puntu, hurrenez hurren.

 

Azken hiru hilabeteetan Internet erabili duten pertsonen ehunekoaren bilakaera (%), adin-taldeen arabera. Gipuzkoa 2003-2021

​​​​​Iturria: Informazioaren Gizartearen Inkesta. Eustat.


Posta elektronikoa da biztanleria-talde guztiek gehien kontsultatzen duten zerbitzua, eta, ondoren —55 urteko eta gehiagoko pertsonen kasuan—, ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzea. Aldiz, 15 eta 54 urte bitarteko biztanleen artean, Internet bidez telefonoz deitzea edo bideo-deiak egitea daude bigarren postuan, Interneten erabiltzaileek gehien baliatzen dituzten zerbitzuen artean.

Erabileraz harago, 55 urteko eta gehiagoko biztanleen % 18k adierazi du ez duela Interneterako sarbiderik etxean. Aldiz, 15 eta 54 urte bitarteko pertsonen artean, zifra hori ez da % 1era iristen. Beraz, badago belaunaldien arteko alderik ere Interneterako sarbidean.

Adineko pertsonek Internet ez edukitzearen arrazoi nagusietako bat Internet erabiltzeko ezagutzarik ez izatea da, eta hori adierazten du 55 urteko eta gehiagoko lau pertsonatik batek.

Dokumentuetarako sarbidea
Ikusi euskarazko dokumentua
(PDF) / 445.03 KB
Ikusi dokumentua gaztelaniaz
(PDF) / 447.11 KB

Publicaciones relacionadas

Entrevista a Rakel San Sebastián, directora de Adinberri Fundazioa.

Bodoque-Puerta, Y., et al.

Landa-lan etnografiko batetik abiatuta, Covid-19aren krisiak eragindako ondorio sozio-ekonomikoei erantzuteko gizarte-zainketen hornikuntzan Erkidegoko ekimenek duten rola aztertu da. Teknologia digitalek ekimen horietan duten zeregina ere aztertu da, haien jardunbideak, mugak eta ahalmenak kontuan hartuta.

Reframing Aging Through Images: Research Methods Supplement
Hestres, L.E., et al.

Txostenak estereotipoak saihestearen garrantzia azpimarratzen du, eta adineko pertsonak komunikabideetan benetako ingurune aktiboetan erakusten dituzten irudiak erabiltzera bultzatzen du.