
- Editorea
- SIA Adinberri
- Orrialdeak
- 1
- Sartzeko eskubideak
- Acceso abierto
- Lizentzia
- Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License (CC BY-SA 4.0).
Eustatek argitaratutako azken datuen arabera, 2.156 pertsona hil dira Gipuzkoan 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino %10,3 gehiago. Heriotza horien % 12k lotura du, baieztatua edo probablea, COVID-19arekin.
2021ean, guztira 7.617 pertsona hil ziren Gipuzkoan; horietatik % 65ek 80 urte edo gehiago zituen. Heriotzen kopurua nabarmen igo ondoren, batez ere COVID-19aren agerpenaren ondorioz, zifra orokorrak behera egin du aurreko urtearekin alderatuta. Hala ere, Gipuzkoako hilkortasun-tasak aurreko aldietan baino altuagoa izaten jarraitzen du.
Heriotza-kausa nagusiak tumoreak eta zirkulazio-sistemako gaixotasunak dira, Gipuzkoan erregistratutako heriotzen erdia baino gehiago. 2020an, COVID-19aren agerpenak nabarmen handitu zuen heriotzen kopurua, eta 900 heriotza inguru eragin zituen Gipuzkoan; iaz, berriz, gaixotasun horri egotzitako heriotzen kopurua % 60 baino gehiago murriztu zen.
Murrizketa hori izan arren, Eustatek 2022ko lehen hiruhilekoari buruz argitaratutako azken datuen arabera, hilkortasunak gora egin du Euskadin eta, bereziki, Gipuzkoan, aurreko urteko aldi berean baino % 10,3 heriotza gehiagoko erregistratu baitira. Oraingoz, ezin da jakin zerk eragin duen
Hilkortasunaren eta bizi-itxaropenaren adierazle nagusiak Gipuzkoan. 2001/2021
Iturriak: Eustat. Heriotzen estatistika; INE. Oinarrizko demografia-adierazleak.
Heriotza-tasa horiek beste adierazle batzuetan izan dezaketen eragina alde batera utzita, hala nola bizi-itxaropenean, panorama demografikoaren egungo joerak agerian uzten du Gipuzkoako biztanleriaren bizitza-luzerak gora egin duela; izan ere, 10 biztanletik 2k 65 urte edo gehiago dituzte, eta % 7k 80 urte edo gehiago. Horrela, azken bi hamarkadetan, 65 urterekin bizi-itxaropena 19,4 urtetik 21,5 urtera igari da, INEk landutako datuen arabera, eta Gipuzkoan jaiotzean bizi-itxaropena hiru urte inguru hazi da 2001 eta 2021 artean.
Bizi-itxaropena handitzea, Gipuzkoan ez ezik, Estatuan eta Europan ere gertatu den fenomenoa da. Hala ere, adinekoek biztanleria osoarekiko duten pisu erlatiboa apur bat handiagoa da Gipuzkoan —baita gainerako euskal lurraldeetan ere— Espainiarekin eta Europar Batasunarekin alderatuta.
Beraz, hilkortasunaren inguruko hurrengo datuak argitaratu arte itxaron beharko da heriotzen bilakaera goranzkoa edo beheranzkoa den ikusteko eta, horrela, Gipuzkoako biztanleriaren bizi-itxaropenean izan dezakeen eragina baloratzeko.
Publicaciones relacionadas
El número de fallecidos en la CAV crece exponencialmente y los expertos no saben exactamente a qué se debe. Las defunciones en Euskadi se han disparado. En el primer trimestre de este año solo ha habido una diferencia de 100 muertos por debajo con respecto al mismo periodo de la pandemia en el año 2020. Estos datos han alarmado a mucha gente y sorprendido a la mayoría ya que no hay una explicación lógica cuando los estragos de la pandemia a estas alturas ya son mínimos.

International Longevity Centre (ILC) erakundeak txosten bat argitaratu du, eta bertan, Erresuma Batuan zahartzearekin eta bizitza-luzerarekin batera dauden aukerak nabarmentzen dira, desabantailen aurrean.