- Editorea
- Fundación HelpAge International España
- Orrialdeak
- 33
Koaderno hau "Eskubideetatik abiatuta adineko pertsonekin gizarte inklusiboa eta lagunkoia eraikiz" bildumaren parte da. Bilduma horren helburua da herritar guztiak sentsibilizatzea adinekoek aurre egin behar dioten diskriminazioari buruz, gizarte- eta berdintasun-politikak hobetzen eta sustatzen laguntzea, eta adineko gizon eta emakumeen ahalduntzea sustatzea, beren eskubideak ezagutu eta erreklama ditzaten.
Bildumako lehen koaderno honek erraz aztertzen du arazo oso konplexu eta handi bat: adineko pertsonenganako indarkeriaren eta diskriminazioaren dimentsio desberdinak. Argitalpen honetan, gainera, edadismoak genero-arrazoiengatiko diskriminazioarekin eta beste gizarte-desberdintasun batzuekin duen lotura jorratzen da, eta zenbait proposamen egiten dira tratu ona sustatzeko eta adinekoen aurkako diskriminazioa, abusua eta tratu txarrak ezabatzeko.
Publicaciones relacionadas
Gida honek adinkeriaren konplexutasuna ulertzen lagundu nahi du, eta gainera adin guztientzako gizarterako bidea erraztu eta arinduko duten gomendioak proposatzen ditu.
Adinekoak haurrak balira bezala tratatzeak berekin dakar haien gaitasun fisikoak eta mentalak gutxiestea, bai eta haien ezagutza pertsonala gutxiestea ere.
Adinkeriari buruzko glosario hau Espainiako hainbat hiritako "la Caixa" Fundazioaren adinekoen zentroetan egindako dinamiketako parte-hartzaileek emandako hitz eta esamoldeak biltzeko eta hautatzeko prozesu zorrotz baten emaitza da.