- Editorea
- Emakunde
- Orrialdeak
- 141
Gure gizartean bakardadeaz hitz egiteak, irudimen kolektiboan, bakarrik bizi den adineko emakume baten irudia ekartzen du gogora gehienbat: nahi ez duen bakardade-egoera batean murgilduta dagoen emakumea, egoera horrek ondorio kaltegarriak dituelarik haren osasun fisiko, psikologiko eta sozialean. Errealitate hori egiazkoa den arren, badira bakarrik bizitzea esperientzia negatiboa ez duten adineko emakumeak ere, bai gaztaroan bizimodu hori askatasunez aukeratu zutelako jatorrizko familiarengandik independizatzeko, bai bizitzan ustekabean sortutako egoeren ondorioz iritsi direlako bertara, hala nola alarguntasuna edo bikote-haustura, besteak beste. Hala ere, «emakumea eta adinekoa» izanik «bakarrik bizitzeak» dakarrenaren aurrean gizarteak ematen duen erantzunean eragina du esperientzia hori bizitzeko gizarte-baimenik ez egoteak. Horrek esperientzia horretaz gozatzea baldintzatzen du, eta adineko emakume horiek kalteberatasun handiagoko egoeran kokatzen ditu, bakarrik bizitzeko eta esperientzia horretaz bizi-kalitatez gozatzeko duten eskubidea mugatuz.
Publicaciones relacionadas
Gipuzkoako Foru Aldundiak duela gutxi 800.000 euro esleitu zituen nahi ez den bakardadea prebenitzeko eta horri aurre egiteko proiektuetarako, horixe baita mendebaldeko gizarteen erronka handienetako bat. 'ADINBERRI-HARIAK' deialdiaren oinarrietan sartu nahi dutenek hemen sakatuz egin dezakete, eta plataforman sar daitezke beren proposamena esteka honetan aurkezteko: https://egoitza.gipuzkoa.eus/eu/dirulaguntzak.
Bakardadea gaur egun arreta jartzen ari zaion fenomenoa da; batez ere, adinekoen bakardadeari. Euskadi Lagunkoia Sareko udalerrietan errealitate horri dagokionez, honako hau ikusi da: beharrezkoa da gehiago ezagutzea eta honi nola heldu jakitea. Euskadi Lagunkoia Sareko hainbat udalerrik gida egiten parte hartu dute.