PRIBATUTASUN-POLITIKA

Pribatutasun-politikari buruzko dokumentu honek zehazten du zein baldintzatan erabili eta babesten duen ADINBERRIk, beraren webgunea erabiltzean, erabiltzaileek ematen duten informazioa. ADINBERRI erabiltzaileen datuen segurtasunarekin konprometituta dago. Zu identifikatu ahal izateko informazio pertsonala duten eremuak betetzeko eskatzen dizugunean, informazio hori dokumentu honetan ezarritako baldintzen arabera bakarrik erabiliko dela segurtatzen dugu. Hala ere, denbora aurrera joan ahala gerta daiteke pribatutasun-politika hau aldatu edo eguneratu beharra izatea, eta, horregatik, orrialde hau sarritan berrikustea gomendatzen dizugu, eta azpimarratu egin nahi dugu hau, aldaketekin ados zaudela ziurtatzeko.

Bildutako informazioa

Gure webguneek informazio pertsonala jaso ahal izango dute, adibidez: izena, harremanetan jartzeko informazioa (telefono-zenbakia edo posta elektroniko helbidea) eta informazio demografikoa. Era berean, beharrezkoa denean, berariazko informazioa eskatu ahal izango zaizu zerbitzua hobetzeko.

Bildutako informazioaren erabilera

Gure webguneak herritarrei ahalik eta zerbitzurik onena emateko erabiltzen du informazioa. Baliteke ADINBERRIk informazio orokorrari buruzko mezu elektronikoak bidaltzea gure webgunetik, zuretzat onuragarri edo garrantzitsua iruditzen zaigun informazioa emateko; horretarako, berariazko baimena eman beharko duzu, eta edozein unetan deuseztatu ahal izango da.

ADINBERRIk bere informazioaren segurtasuna mantentzeko konpromisoa dauka. Sistemarik aurreratuenak erabili eta etengabe eguneratzen ditugu, baimendu gabeko sarbiderik ez dagoela ziurtatzeko; halaber, informazioaren segurtasun eta pribatutasunaren arloan indarrean den araudia betetzen dugu.

Cookie-en erabilera

Gure webguneak cookie-ak erabiltzen ditu, bisitatzen diren webguneak eta bisiten maiztasuna identifikatzeko. Informazio hori analisi estatistikoetarako baino ez da erabiltzen, eta informazioa erabili ondoren, behin betiko ezabatzen da. Cookie-ak edozein unetan ezabatu ditzakezu zure ordenagailutik. Cookie-en erabilera onartu edo uko egin ahal diozu; hala ere, nabigatzaile gehienek onartu egiten dute automatikoki, web-zerbitzu hobea izateko. Ordenagailuaren konfigurazio-aukerak ere alda ditzakezu cookie-ak blokeatzeko; kasu horretan, baliteke gure zerbitzuetako batzuk erabili ezin izatea.

Hirugarrenekiko estekak

Webgune honek estekak izan ditzake zure interesekoak izan litezkeen beste webgune batzuetara jotzeko. Esteka horietan klik egin eta gure webgunetik irteten zaren unetik aurrera, ez dugu kontrolik joan zaren webgunearen gainean, eta horregatik ez dugu erantzukizunik hirugarrenen webgune horien baldintzen, pribatutasunaren edo zure datuen babesaren gainean. Webgune horiek beren pribatutasun-politikak dituzte, eta, horregatik, komeni da haien baldintzak kontsultatzea, halako baldintzekin ados zaudela egiaztatzeko.

Zure informazio pertsonalaren kontrola

Edozein unetan murriztu dezakezu gure webguneari ematen zaion informazio pertsonalaren bilketa edo erabilera. Formulario bat betetzeko eskatzen zaizun bakoitzean, aukeratu dezakezu informazioa posta elektronikoz jasotzeko aukera markatu ahal ez. Hala ere, gure buletina edo publizitatea jasotzeko aukera markatu baduzu, edozein unetan deuseztatu ahal izango duzu.

ADINBERRIk ez du salduko, lagako edo banatuko bildutako informazio pertsonala zure baimenik gabe, salbu eta epaile batek agindu judizial batekin eskatzen badu.

ADINBERRIk du pribatutasun-politika honen baldintzak edozein unetan aldatzeko eskubidea.

Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa

Jarraian, ADINBERRIren datu-babesari buruzko politika azalduko dizugu.

Tratamenduaren arduraduna

Herritarrengandik zuzenean bildu ahal diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez erabiliko dira, eta ADINBERRIren titulartasuneko tratamendu-jardueran sartuko dira.

Xedea

Datuen tratamenduaren helburua ADINBERRIk egiten duen tratamendu-jarduera bakoitzari dagokio; jarduera horiek tratamenduko jardueren erregistroan eskuratu daitezke (https://www.sia.adinberri.eus).

Legitimazioa

Zure datuen tratamendua egiten da legezko betebeharrak betetzeko, interes publiko bat betetzeko edo ADINBERRIri emandako botere publikoak erabiltzeko; zure baimena beharrezkoa bada tratamenduaren helbururako, baieztapen argi baten bitartez eman beharko da.

Datuak gordetzea

Datu-bilketaren helburuak betetzeko behar den beste denboran gordeko dira datuak, eta helburutik erator daitezkeen erantzukizunak zehazteko; era berean, fitxategi eta dokumentazioaren arloko araudian ezarritako aldietan gordeko dira datuak.

Datuen komunikazioak

Oro har, datu pertsonalak ez zaizkie hirugarrenei emango, salbu eta betebehar administratiboa edo legezkoa badago.

Tratamendu-jarduera bakoitzerako hartzaileak kontsultatu ahal dituzu ADINBERRIren tratamendu-jardueren Erregistroaren esteka honetan: https://www.sia.adinberri.eus.

Interesdunen eskubideak

Interesdunak honako eskubide hauek baliatu ahal izango ditu ADINBERRIren aurrean: datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko, haien tratamendua mugatzeko eta datuok eramangarri izateko eskubideak, bai eta tratamendu automatizatuan soilik oinarrituriko erabakirik ez jasatekoa. Eskubide horiek baliatu ahal izango dituzu Miramon pasealekua 166, 20014 Donostia, Gipuzkoa edo dbo@adinberri.eus posta elektronikoaren bitartez.

Datuak babesteko ordezkariaren kontaktua

  • Datuak babesteko ordezkaria: Grupo S21sec Gestión, S.A.U.
  • Email: dbo@adinberri.eus
  • Helbidea: Parque Empresarial Zuatzu, Edificio Urgull, 2ª planta, local 10, Donostia-San Sebastián, Gipuzkoa