
- Editorea
- Donostia Lagunkoia
- Orrialdeak
- 86
Bizitza luzearen iraultza dagoeneko izenez ezagutzen dena, erronka multzo batzuei egin behar die aurre gizarte garatuek, eta erronka horiei premiaz egin behar diete aurre, gizartea duintasunez eta autonomiarekiko errespetuz zahartzen dela bermatzeko.
Jakina da zahartzen diren pertsonek beren ohiko ingurunean egon nahi dutela, baita laguntza behar badute ere. Baina etxebizitzen, auzoen eta bizi diren hirien ezaugarriek, batzuetan, oso zail egiten dute beraien nahiak eta lehentasunak betetzea.
Dokumentu hau testuinguru horretan kokatzen da. Mayte SanchoMatia Fundaziokoa, eta Heitor Lantaron arkitekto doktoreak, zahartzean aditua, egindako txostena da, Donostiako Udalaren enkarguz, Donostia Lagunkoia Hiriko Planaren esparruan. Lan honen bidez, gogoeta egin nahi da udal-eremuan, zahartzen ari diren pertsonen beharrei erantzungo dieten etxebizitza-aukerei buruzko gaietan, etxea kontzeptutik edo “etxean bezala” kontzeptutik abiatuta. Hemen, gogoeta hau partekatu nahi da gure hirian gai honek planteatzen duen erronka onartzen duten pertsona, entitate edo erakundeekin.
Publicaciones relacionadas
Koaderno hau "Gizarte inklusibo eta lagunkoia eraikitzen adineko pertsonekin, eskubideetatik abiatuta" bildumaren barruan dago. Bildumaren helburua herritar guztiak sentsibilizatzea adinekoek aurre egin beharreko diskriminazioaz, gizarte eta berdintasun politikak hobetzen eta sustatzen laguntzea da, eta adineko gizon eta emakumeen ahalduntzea sustatzea, beren eskubideak ezagutu eta erreklama ditzaten.

Ohiko etxebizitzan egoteak, adina oso aurreratua denean eta mugikortasun-arazoak eta laguntza-beharra agertzen direnean, gero eta zailtasun handiagoak ditu, egoera-multzo multidimentsional baten ondorioz: etxeko zerbitzu publiko eta pribatuen eskuragarritasuna, komunitate-laguntza, hurbiltasun-zerbitzuak, ekintza boluntarioa eta, bereziki, familia-eremuko laguntza.

Txosten diagnostiko honen helburua da cohousing-aren egungo egoera aztertzea Euskadin, hura garatzeko baliabideak eta alternatibak identifikatzeko. Azterlan horrek, gainera, orientazio praktiko argia du, eta, beraz, kolektiboei, erakundeei, administrazio publikoei eta arlo horretako adituei egindako kontsulta-prozesu batean oinarritzen da.