Ageing and society Solitudes
What is the prevalence of loneliness amongst older people living in residential and nursing care homes? A systematic review and meta-analysis
Gardiner, C., et al.
Gizarte-bazterketa Literatura zientifikoa Egoitzak Laguntzadun egoitzak Bakardadea
Journal
Age and Ageing
Volume/number
49, 5
Pages
748-757
DOI
10.1093/ageing/afaa049
Rights of access
Acceso abierto

Gaur egun, asko hitz egiten da adineko pertsonei bideratutako zerbitzu eta baliabideen egokitasunaz. Eta lehenagotik hala bazen ere, pandemiak areagotu egin du adinekoen egoitzen gaur egungo ereduaren inguruko eztabaida. Bestalde, pertsona nagusien bakardadea ere, gizartearen ahotan dagoen gaia da, are gehiago, hautatu gabeko bakardadea denean. Zentzu horretan, datu asko argitaratzen dira bakarrik bizi diren eta ondorioz, bakardadea pairatzen duten nagusien inguruan. Ez da ordea, hainbeste hitz egin egoitzetan bertan, bakardade egoerak pairatzen dituztenen inguruan, nahiz eta COVID-19ak sortutako egoerek bultzatuta azken aldian garrantzi gehiago eman zaion.

Errebisio sistematiko hau, nagusiak egoitzetan duten bakardadearen prebalentzia aztertzen duten 13 ikerketekin sortutako bibliografiaren azterketa da, hazkundean dagoen arazoa dela baieztatuz. Kultura, demografia edo ekonomiaren arabera, ezberdintasunak antzematen dira herrialdeka, baina bakardadea pairatu dezaketen pertsonak erdia baino gehiago izan daitekeenez, kontuan hartzeko gaia dela esan daiteke. Ikerketan ikus daiteke, pertsonak, egoitzan sartu aurretik jada bakardadea sufritzen aritzen direla maiz eta bertan okerrera egiten dutela, esaterako, egoitzetan dauden pertsonen gaitasun kognitiboan ematen den aniztasunak ez baitu harremantzea laguntzen.

Emaitzetan ezberdintasunak ikusten dira, beraz, gai honen inguruan ikertzen jarraitzea ezinbestekoa da, datu garrantzitsuak eman diezagukeelako mahai gainean dagoen adineko egoitzen ereduaren inguruko eztabaidan sakondu eta eredu berrietan kontuan hartzeko. Egoitzetan ematen diren zaintza lanak, hots, behar fisiologikoak asebetetzekoak ezinbestekoak dira pertsonen biziraupenerako, ongizatea bermatzeko, ordea ez da nahikoa, dimentsio sozialak, harremanezkoak, afektiboak berebiziko garrantzia baitu. Hori horrela, bakardadea ahalbidetuko ez duen egoitza eredua izatea beharrezkoa da pertsonen ongizatea bermatu nahi duten egoitzan nahi baditugu.

Podría interesarte

Publicaciones relacionadas

Soledades no deseadas en pacientes oncológicos. Más allá de la soledad no deseada
Observatorio del Cáncer de la AECC

Minbiziaren Behatokiak, INDAGA Coop. eta IPSOS Curation erakundeekin lankidetzan, Espainiako paziente onkologikoen nahi gabeko bakardadeei buruzko azterlanaren esparruan egindako bi ikerketen ikaskuntzak laburbiltzen ditu txosten honek.

Zahartzaroa zaintzea iraupen berri bat proiektatuz
UIK-eko Uda Ikastaroak

Ikastaroak bi metodologia ezberdin erabiliko ditu. Lehenengo egunean metodologia ezagutzak eskuratzea izango da eta bigarren egunean, "agecofee" hausnarketa taldeen bitartez, zahartze modu berriak proposatuko dira, bizitza bakoitzaren zahartze fasean  dauden bizimodu anitzetan sakonduz.

Silver empowerment. Fostering strengths and connections for an age-friendly society

Liburu honek praktikan adinekoen ahalduntzea sustatzeko hainbat modu aztertzen ditu. Lanaren idazketan hainbat diziplinatako akademikoek parte hartu dute (psikologia, soziologia eta ekonomia, besteak beste), eta horietako bakoitzak esperientzia espezifikoa du adinekoentzako gizarte-arretan eta politiketan. Horrela, ahalduntzeko prozesu indibidual, sozial eta estrukturaletan zentratzen dira, eta, aldi berean, erresilientzia, bakardadea, zaintza formalaren eta informalaren arteko elkarrekintza eta adineko pertsonak ikerketan eta zaintzan sartzea bezalako gai sorta zabala lantzen dute.