Care Carers
Nork zaintzen du? Zainketen gizarte antolaketari buruzko ekarpenak
Durán, M.A. (coord.), et al.
Arreta komunitarioa Ongizatea Koordinazioa Zaintzaileak Datu estatistikoak Mendekotasuna Eskubideak Desgaitasuna Ondorioak Gaixoak Bilakaera Genero-berdintasuna Haurrak Esku-hartze informala Gizarteko esku-hartzea Emakumea Antolaketa eta kudeaketa Adinekoak Gizarte-politika Politika publikoak Gomendioak Joerak Etxeko lana Euskadi Iberoamerika Espainia COVID
Publisher
Emakunde
Pages
194

María Ángeles Durán soziologoa eta hamarkadetan ikerkuntza feministaren ikur izandakoak gidari duen Emakundek argitaratutako artikulu-bilduma honetan zaintza-rolaren transformazio-bidean egin beharrekoak lantzen dituzte sei adituk. Izaskun Landaidak hitzaurrean azaltzen duen moduan, testuaren xedea da premiazko gizarte-aldaketa gerta ahal izateko eztabaida bideratzen ahalegintzea. Izan ere, egungo Eustaten datuen arabera, emakumezkoen ardura izaten baita bi herenean. Azken batean, gizarte-estrukturan antolakuntza bidezko tankeraren erronka itzelaz aritzen zaizkigu partaide diren ikerlariek.

Ordainsaririk gabeko lanaren garrantziaren ikerketa-aitzindari izandako Duranen bi artikuluetan zaintza-politikak aztertzen dira; bereziki, ikusgarritasuna eta nabarmentasuna hartu dutenak egun bizi dugun pandemia-garaia honetan xehatzen dituenak. Egileek zaintzaren estigma, erantzunkidetasun edota alternatiben eskasia aztergai dute nagusiki; baina badira ere azterketa longitudinalak edota munduaren beste muturrean gertatzen direnen berri ematen dizkiguten gaiak jorratzen dituzten artikuluak. Genero-berdintasuna helburutzat dugun aro honetan, ezinbestekoa gertatzen da zaintza-lanaren partekatzea eta profesionalizazioa, eta testua mugarri gerta daiteke balizko antolamendu berrirako.

Podría interesarte

Publicaciones relacionadas

A “gloriously ordinary life’’: spotlight on adult social care
House of Lords

Txosten honek ohartarazten du helduentzako gizarte-arretaren sektorea, oro har, etengabe ikusezina izatea gero eta kaltegarriagoa dela, bai arretara jotzen dutenentzat, bai ordaindu gabeko arreta eskaintzen dutenentzat, gero eta premia handiagoa dagoenean, kostuak handitzen direnean eta lan-indarra murrizten ari denean.

Soronellas, M., et al.

Proiektuan zehar egindako elkarrizketa batzuen azterketari esker, pandemiak adineko eta mendeko pertsonen zaintzaren esanahietan emakumeentzat duen eraginari buruz hausnar dezakegu, bereziki zaintza-mosaikoek eskatzen duten antolamendu berrian eta dilema moralak areagotzean, etxekoen unitateen barruan edo kanpoan zaintza gehienak emateko erabakiaren eta hautamenaren aurrean.

Cuidados domiciliarios a pacientes con patologías crónicas y dependencia. Manual para cuidadores
Ayuso, D., Fontán, G.

Eskuliburu honetan interes handiko gaiak jorratzen dira, ebidentzia zientifikoan oinarritutako informazio erabilgarria emateko, zaintzaile nagusientzako lagungarri izan dadin eta mendekotasuna eta patologia kronikoak dituzten pertsonen osasuna hobetzeko zaintza eraginkorrak ematea ahalbidetu dezan.