- Publisher
- Nafarroako Berdintasunerako Institutua
- Pages
- 122
LGTBI+ adinekoen egoerari buruzko diagnostiko hau haien errealitate, behar eta eskaeretara modu kualitatiboan hurbiltzen da, politika publikoen eta eremu pribatuko esku-hartzeen arloan ekintza-bideak aurkitzeko.
Lan honen helburuak honako hauek dira: Nafarroako LGTBI+ adinekoen errealitatea eta premiak ezagutzea, Nafarroako baliabide eta zerbitzu soziosanitario eta sozialetan sexu- eta genero-aniztasunaren egungo txertatze-maila identifikatzea, eta politika publiko berritzaileetan pentsatzeko aukera emango duen ibilbide-orri bat ezartzea, komunitatean LGTBI+ adineko pertsonen egoera hobetzera bideratuta.
Publicaciones relacionadas
Bakardadea gaur egun arreta jartzen ari zaion fenomenoa da; batez ere, adinekoen bakardadeari. Euskadi Lagunkoia Sareko udalerrietan errealitate horri dagokionez, honako hau ikusi da: beharrezkoa da gehiago ezagutzea eta honi nola heldu jakitea. Euskadi Lagunkoia Sareko hainbat udalerrik gida egiten parte hartu dute.
Liburu honek adinekoen eta mendekotasuna duten pertsonen zaintza jorratzen du, justizia sozialarekin eta genero-justiziarekin lotuta, une honetan garrantzi sozial eta politiko handia duen gaia. Adinekoak eta mendekotasuna duten pertsonak artatzeko eredua ez da nahikoa, eta ez ditu dauden beharrak asetzen; beraz, hausnarketa akademikoa eta jarduera politiko erabakigarriak behar dira, zainketen krisialdiari ekiteko.