- Type of call
- Origin of the call
- Beneficiary entities of the call
- Companies / Business associations
- Third Sector organisations
Ekonomia Sustapen Sailak Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntza Programa abiarazi du, gizarte-inpaktu handiko enpresa-proiektu berritzaile berrien eta enpresa-proiektu sozial berritzaileen sorrera katalizatzeko, enpresa edo gizarte-erakunde berritzaileek XXI. mendeko erronka sozial eta ekonomikoen konponbidearen zati garrantzitsu gisa eskaintzen dituzten aukerak indartzeko.
Horretarako, empresa eta pertsona ekintzaileen eskura jartzen du gida hau, 4 kategoriatan egituratuta: ekintzailetza, berrikuntza, nazioartekotzea eta talentua. Gidak 20 programa, 24 zerbitzu eta 7 funts biltzen ditu, enpresa eta pertsona ekintzaileen lehiakortasuna bultzatzera bideratuak. Gidaren helburua da 2024rako laguntzen aukera zabala ezagutaraztea eta sektorearen eta ezaugarri zehatzen arabera zuen beharretara hobekien egokitzen direnak aurkitzen laguntzea: Gida
Actuaciones subvencionables
Diruz lagundu daitezkeen gastu hauek hartuko dira kontuan:
• Diruz laguntzeko egitatetzat joko da enpresa-proiektu sozial berritzaileen definizioa, garapena eta abiaraztea.
• Merkatuko bideragarritasun azterketak, marketin-azterketak eta txosten teknikoak.
• Produktu edo zerbitzuaren kontzeptua, ezaugarriak eta oinarrizko funtzionaltasunak garatzea.
• Ferietarako bidaiak eta partaidetzak.
• Abiarazteko gastuak.
• Jabetza intelektuala edo industriala babestea, erregistroak, ziurtagiriak eta homologazioak.
• Proiektua garatzeko kanpo-aholkularitza.
• Gizarte-eragina neurtzeko datuak jasotzeko aholkularitza.Proiektura bideratutako langileen barne gastuak.
Modu osagarrian, enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berrien kasuan, EJZan lehenengo alta-data 2021eko urtarrilaren 1a edo ondorengoa bada, halaber, diruz honako gastuak lagunduko dira:
• Enpresa edo gizarte-erakunde berritzaile berriaren eraketagatik edo ondare ekarpenarengatik sortutako prima.Sozietatearen kapitala eskrituran eta eskudirutan ordaindua izan behar dute, eskabideakaurkezteko epea amaitzen denean, pertsona fisiko eta juridiko ekintzaileek.
• Diruz lagundu ahal izango dira kapital sozialaren gehikuntzak, ekintzaileen kredituak konpentsatzeko modalitatean eta eskudirutan emandako jaulkipen-primaren modalitatean egindakoak.
• Enpresa berria eratzea.Bizkaian negozio-lokala errentan hartzea.
Deadlines
24/02/01-2024/12/31