Silver economy Friendly environments
Adinekoen kontsumo-eredu ezberdinak
SIA Adinberri
Kontsumoa Datu estatistikoak Konparazio-azterlana Adinekoak Gipuzkoa
Publisher
SIA Adinberri
Rights of access
Acceso abierto
Licence
Creative Commons Attribution-ShareAlike 4.0 International License (CC BY-SA 4.0).

Gastu-maila apalagoa dute 65 urteko edo gehiagoko pertsonak buru dituzten etxeek, eta ezberdina da gastua ondasun eta zerbitzuetan banatzeko era, gainerako etxeekin alderatuta

COVID-19aren osasun-krisiak eragindako salbuespen-egoerak nabarmen aldatu ditu euskal familien kontsumo-ereduak. 2019. eta 2020. urteen artean, etxe bakoitzeko batez besteko gastuak % 8,5 egin zuen behera, 34.423 eurotik 31.498 eurora, hain zuzen. Hala ere, murrizketa hori txikiagoa da Estatuan izandakoa baino (–% 10,7), non batez besteko gastua 30.243 eurokoa izatetik 26.996 eurokoa izatera pasatu baitzen epe berean. Sostengatzaile nagusia 65 urtekoa edo hortik gorakoa duten etxeei dagokienez, deigarria da Euskadin gastuak segmentu horretan izandako murrizketa (31.117 eurotik 28.299 eurora, hau da, –% 9,1ekoa), etxe guztien batezbestekoarena baino handiagoa. Joera hori ez dator bat Estatukoarekin, gastuaren murrizketa txikiagoa izan baita 65 urtekoen edo hortik gorakoen segmentuan (25.646 eurotik 23.546 eurora, hau da, –% 8,2koa), etxe guztien batezbestekoaren aldean.

Euskal familien ohiko kontsumo-ereduak islatzeko 2019an egindako analisiaren emaitzek erakusten dutenez, 65 urteko edo hortik gorako pertsona bat buru duten etxeetan gastu txikiagoa egin dute, gainerako etxeetan baino. Ildo horretan, nabarmentzekoa da garraioan (–1.956 €) eta jatetxe eta hoteletan (–1.442 €) egindako gastuan dagoen aldea. Etxebizitzari, urari, elektrizitateari eta beste erregai batzuei dagokienez, berriz, gastua handiagoa da adin-tarte horretan (+1.441 €). Hala, gastatutako 10 eurotik 4 baino gehiago bideratzen dituzte horretara, eta, 4 euro horietatik, 10etik 3 baino gehiago egotzitako alokairuetarako  dira.

Denbora-tarte luzeagoa hartuta, interesgarria da Estatistikako Institutu Nazionalaren (EINen) datu hau nabarmentzea: sostengatzaile nagusia landuna duten etxeen 2009ko batez besteko gastua 2019ko Estatu osokoaren antzekoa izan zen, hamarkada oso batean apalagoa izan ondoren. Bilakaera hori ezberdina da sostengatzaile nagusia erretiratu bat duten etxeetan, ordea. Izan ere, etxe horiek gastu-maila apalagoa izan arren, goranzko joera izan dute epealdi horretan.

1. grafikoa. Urteko batez besteko gastua etxe bakoitzeko, gastu-talde nagusietan, etxe-motaren arabera (ECOICOP – 2 digitu). Euskadi. 2019

 

Sostengatzaile nagusia ≥ 65 urte

Etxeak guztira

Aldea

(%)

(01) Elikagaiak eta edari alkoholgabeak

4.614 €

4.704 €

–% 1,9

(02) Edari alkoholdunak eta tabakoa

334 €

436 €

–% 23,2

(03) Arropa eta oinetakoak

1.124 €

1.550 €

–% 27,5

(04) Etxebizitza, ura, elektrizitatea, gasa eta beste erregai batzuk

13.157€

11.716€

% 12,3

(05) Altzariak, etxeko gaiak eta etxearen ohiko mantentzerako gaiak

1.583 €

1.482 €

% 6,8

(06) Osasuna

1.367 €

1.202 €

% 13,7

(07) Garraioa

1.737 €

3.692 €

–% 53,0

(08) Komunikazioak

839 €

981 €

–% 14,5

(09) Aisialdia eta kultura

1.350 €

1.764 €

–% 23,5

(10) Irakaskuntza

60 €

616 €

–% 90,2

(11) Jatetxeak eta hotelak

2.314 €

3.756 €

–% 38,4

(12) Beste ondasun eta zerbitzu batzuk

2.639 €

2.524 €

% 4,6

GUZTIRA

31.117 €

34.423 €

–% 9,6

Iturria: EIN. Familien aurrekontuei buruzko inkesta, 2019.

Access to documents
Ikusi euskarazko dokumentua
(PDF) / 473.71 KB
Ikusi dokumentua gaztelaniaz
(PDF) / 466.73 KB

Publicaciones relacionadas