
Jardunaldiaren helburua da Sarea osatzen duten erakundeekin elkar trukatzeko eta ikasteko gune bat sortzea, AICP ereduaren ezarpenaren esparruan egindako lana finkatzeko, bai eta aldaketaren bidean aurrera egiten jarraitzeko ideiak sortzen lagun dezaketen esperientzia arrakastatsuak partekatzeko ere.
Publicaciones relacionadas

NEXT-CARE II. Topaketak (2023) NEXT-CARE “Bizitza-luzetasuneko Berrikuntzaren Euro-Mugaz Gaindiko Poloa” Proiektuak lortutako aurrerapen eta emaitzak aurkeztu eta zabaltzen ditu. Next Generation funtsekin finantziatuta eta Euskadi, Nafarroa, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeetako erakunde eta eragileekin lankidetzan.

IX. Biltzarrean, COVIDaren ondoren, iraupen luzeko zainketen esparruan benetako zerbitzu soziosanitarioak premiaz garatzeko lan egiteko beharra aztertuko da.

QAVAD proiektuak etxeko adinekoen bizi-kalitatean zentratzea proposatzen du, beren autonomia mantentzeko beharrezko laguntzak sustatuz, etxean zaintzen duten pertsonei ere lagunduz, bai familiakoei bai profesionalei, eta baita zaintzan esku hartzen duten eragileen koordinazioan ere.