- Publisher
- Observatorio Social de la Fundación "La Caixa"
- Pages
- 38
Osasun-sistema eta gizarte-sistema ongizate-estatuaren beharrezko zati bat dira, babes-ereduaren erdigunean kokatuak. Koordinazio soziosanitarioko eredu bat onartzeak aukera argiak eskaintzen ditu pertsonei arreta emateko: alde batetik, pertsonen ikuspegi integral eta integratzailea, non arreta- eta zaintza-zerbitzuak haien ingurukoak diren eta ez alderantziz, eta, bestetik, iraupen luzeko zaintza behar duten pertsonen arretarako baliabide publiko eta pribatuak optimizatzea. Pertsona nagusi gehiago eta zaharragoak izateak berekin dakar askotariko eta pertsonan zentratutako baliabideen beharra areagotzea.
Publicaciones relacionadas
NEXT-CARE II. Topaketak (2023) NEXT-CARE “Bizitza-luzetasuneko Berrikuntzaren Euro-Mugaz Gaindiko Poloa” Proiektuak lortutako aurrerapen eta emaitzak aurkeztu eta zabaltzen ditu. Next Generation funtsekin finantziatuta eta Euskadi, Nafarroa, Akitania Berria eta Okzitaniako eskualdeetako erakunde eta eragileekin lankidetzan.
Zuzeneko arretako profesionalen zeregina (erizaintzako laguntzaileen, etxeko arreta eskaintzen dutenen eta pertsonak zaintzen dituztenen egitekoa) funtsezkoa da adinekoen eta desgaitasuna duten pertsonen osasun-arazoei aurrea hartzeko, arazo horiek antzemateko eta haien ongizatea hobetzeko.