- Publisher
- Emakunde
- Pages
- 194
María Ángeles Durán soziologoa eta hamarkadetan ikerkuntza feministaren ikur izandakoak gidari duen Emakundek argitaratutako artikulu-bilduma honetan zaintza-rolaren transformazio-bidean egin beharrekoak lantzen dituzte sei adituk. Izaskun Landaidak hitzaurrean azaltzen duen moduan, testuaren xedea da premiazko gizarte-aldaketa gerta ahal izateko eztabaida bideratzen ahalegintzea. Izan ere, egungo Eustaten datuen arabera, emakumezkoen ardura izaten baita bi herenean. Azken batean, gizarte-estrukturan antolakuntza bidezko tankeraren erronka itzelaz aritzen zaizkigu partaide diren ikerlariek.
Ordainsaririk gabeko lanaren garrantziaren ikerketa-aitzindari izandako Duranen bi artikuluetan zaintza-politikak aztertzen dira; bereziki, ikusgarritasuna eta nabarmentasuna hartu dutenak egun bizi dugun pandemia-garaia honetan xehatzen dituenak. Egileek zaintzaren estigma, erantzunkidetasun edota alternatiben eskasia aztergai dute nagusiki; baina badira ere azterketa longitudinalak edota munduaren beste muturrean gertatzen direnen berri ematen dizkiguten gaiak jorratzen dituzten artikuluak. Genero-berdintasuna helburutzat dugun aro honetan, ezinbestekoa gertatzen da zaintza-lanaren partekatzea eta profesionalizazioa, eta testua mugarri gerta daiteke balizko antolamendu berrirako.
Publicaciones relacionadas
Txosten honek ohartarazten du helduentzako gizarte-arretaren sektorea, oro har, etengabe ikusezina izatea gero eta kaltegarriagoa dela, bai arretara jotzen dutenentzat, bai ordaindu gabeko arreta eskaintzen dutenentzat, gero eta premia handiagoa dagoenean, kostuak handitzen direnean eta lan-indarra murrizten ari denean.
Dekalogo honen helburua adinekoei edo mendekotasuna dutenei laguntzea da, baita familiako zaintzaile eta profesional guztiei ere.
QAVAD proiektuak etxeko adinekoen bizi-kalitatean zentratzea proposatzen du, beren autonomia mantentzeko beharrezko laguntzak sustatuz, etxean zaintzen duten pertsonei ere lagunduz, bai familiakoei bai profesionalei, eta baita zaintzan esku hartzen duten eragileen koordinazioan ere.