Indicator analysis
Comments on selected indicators from the Data Bank.
Zahartze Aktiboaren Indizea tresna bat da, adinekoek modu aktibo eta osasungarrian zahartzeko duten ahalmena ebaluatzeko diseinatua. 0tik 100era bitarteko eskala batean adierazten da, eta balio altuenek 55 urte edo gehiagoko pertsonen potentziala maila handiagoan gauzatzen dela adierazten dute.
Eustatek argitaratutako azken datuen arabera, 2.156 pertsona hil dira Gipuzkoan 2022ko lehen hiruhilekoan, aurreko urteko epe berean baino %10,3 gehiago. Heriotza horien % 12k lotura du, baieztatua edo probablea, COVID-19arekin.
Gastu-maila apalagoa dute 65 urteko edo gehiagoko pertsonak buru dituzten etxeek, eta ezberdina da gastua ondasun eta zerbitzuetan banatzeko era, gainerako etxeekin alderatuta.
Informazioaren Gizarteari buruzko Eustaten Inkestaren azken emaitzek adierazten dute 55 urteko eta gehiagoko Gipuzkoako biztanleen % 67k, hau da, 177.000 bat pertsonak, Internet erabili dutela azken hiru hilabeteetan.
Eskura dauden biztanleria-inkesten emaitzen arabera, kalkulatzen da Euskadiko biztanleen % 3,3-% 3,8k ematen dituela zaintza informalak etxean. Hala ere, zaintza horiek emateko aukera eta horiei eskainitako denbora ez dira modu orekatuan banatzen herritarren artean. Zaintzen prebalentzia handiagoa da emakumeen artean eta adinak gora egin ahala.