
- Editorea
- Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila - Eusko Jaurlaritza
- Orrialdeak
- 191
Mendebaldeko mundu osoan gertatzen den bezala, Euskadin bizi diren adinekoen proportzioa etengabe hazi da azken hamarkadetan, bai jaiotzako bizi-itxaropenaren hazkundeak bai ugalkortasun-tasa baxuak bultzatuta. Horrela, 2013an, bost pertsonatik batek ( % 20,2) 64 urte baino gehiago zituen, eta % 6,4k, 80 edo gehiago; beraz, Estatuko autonomia-erkidego zaharrenen artean gaude, eta Europar Batasuneko batez bestekoaren gainetik. Adinekoak nola bizi diren, gizartean zer eginkizun duten eta haien beharrak eta itxaropenak ezagutzea funtsezkoa da ongizate-politikak planifikatzeko, eta, horregatik, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte politiketako Sailak, Matia Gerontologia Institutuari eskatu dio inkesta hau, Eusko Jaurlaritza 1993tik egiten ari den inkesta batzuen barruan. Azterlan honek Euskadiko adinekoen bizi-baldintzak deskribatzen ditu, eta Zahartze Aktiboaren 2015-2020 Euskal Estrategiaren oinarri gisa balio du.
Publicaciones relacionadas

Adinberri Fundazioaren SIA (Inteligentzia Sistema Aurreratua) proiektuaren esparruan egindako gaikako txostenen helburua da gai espezifikoak sakon aztertzea, fundazio honek definitzen dituen aukera-eremuen barruan. Txosten horiek Gipuzkoako zahartzearen eremuko joerak identifikatzeko tresna gisa ulertzen dira.
As the population ages, many people in their 60s and beyond are refusing to conform to old age stereotypes. Is our view of old age about to change?
En España hay cerca de 20.000 centenarios, en 2072 podrían rozar los 227.000.