Back Ageing Europe: Looking at the lives of older people in the EU. 2020 Edition

Ageing and society Living conditions
Ageing Europe: Looking at the lives of older people in the EU. 2020 Edition
Eurostat
Gizartearen jarrerak Jarduera artistikoak eta soziokulturalak Autokontzeptua Ezaugarriak Bizi-baldintzak Datu estatistikoak Mendekotasuna Desgaitasuna Gorputz-ariketa Bizi-itxaropena Estatus sozioekonomikoa Bilakaera Biziera Etxeak Internet Erretiroa Hilkortasuna Teknologia berriak Pentsioak Adinekoak Pobrezia Prekarietatea Osasun-sustapena Familiako harremanak Gizarte-harremanak Egoitzak Osasuna Osasun-zerbitzuak Zerbitzuen erabilera Europar Batasuna
Publisher
Publications Office of the European Union
Pages
184

2019. urtearen hasieran, Europar Batasunak 65 urteko edo gehiagoko 90,5 milioi pertsona zituen, biztanleria osoaren bosten bat inguru (% 20,3). Azken hamarkadetan, adin-talde horren gorakada nabarmena izan da, bai zifra absolutuetan, bai erlatiboetan, eta aurreikuspenen arabera, gainera, hazten jarraituko du, 2050erako 129,8 milioi pertsonara irits daitekeelarik (% 29,4).

Eurostaten liburu honek adinekoen bizitza deskribatzen du sei eremuri buruzko estatistiken bidez: demografia, bizi-baldintzak eta etxebizitza, osasuna eta desgaitasuna, lana eta erretiroa, diru-sarrerak eta gastuak, eta gizarte-bizitza eta iritziak. Datuak batez ere Europar Batasunari buruzkoak dira, nahiz eta batzuetan Erresuma Batua eta Europako Merkataritza Librerako Elkarteko herrialdeak ere hartzen dituzten. Jatorriari dagokionez, batez ere Eurostatetik bertatik datoz, eta Eurobarometroa da bigarren mailako iturri nabarmenena. Aipatzekoa da, gainera, laburpen honen bigarren edizioak sexuaren araberako banaketa adierazle berrietara zabaltzen duela.

Podría interesarte

Publicaciones relacionadas

Euskadiko belaunaldien arteko harremanen etorkizunari buruzko elkarrizketa eta eztabaida publikoa bilatzea

Lan honek belaunaldien arteko harremanen egoerari heltzen dio, bai nazioarteko ikuspegitik, bai EAEko errealitatetik, eta bi ikuspegi osagarritatik: kuantitatiboa eta kualitatiboa.

Ikuspegi kuantitatibotik, aurrean ditugun erronkak aztertzen dira, bai belaunaldien arteko harremanei dagokienez, bai belaunaldien arteko ekitateari dagokionez. Azterketa kualitatiboa aurrekoaren osagarria da, eta belaunaldien arteko harremanen alderdi jakin batzuen “bizipena” (iritziak, pertzepzioak...) eta informazio garrantzitsu osagarria helarazi nahi dira, irakurleari harreman horien garrantzia eta esanahia ulertzen laguntzeko.

Guía de estilo de vida senior. Un guiño a la autoestima
Izquierdo, C.

Norberaren irudia onartzeak eta zaintzeak, nutrizioaren, ariketa fisikoaren, modaren edo tratamendu kosmetikoen arloetan horrek dakarren guztiarekin, oso zeregin garrantzitsua dute autoestimua hobetzeko eta helburu hori lortzeko. Horregatik guztiagatik, Bizimodu seniorraren gida hau egitea sustatu dugu.

Zahartze aktiboa eta baliozkoa
SIA Adinberri

Adinberri Fundazioaren SIA (Inteligentzia Sistema Aurreratua) proiektuaren esparruan egindako gaikako txostenen helburua da gai espezifikoak sakon aztertzea, fundazio honek definitzen dituen aukera-eremuen barruan. Txosten horiek Gipuzkoako zahartzearen eremuko joerak identifikatzeko tresna gisa ulertzen dira.