
Zahartzeak adinarekin lotutako aldaketa sentsorial, kognitibo eta fisiko batzuk eragiten dituen prozesu biologikoa da. "Silver Economy" edo "ekonomia zilarreztatua" terminoa azken urteetan zabaldu da eta biztanleriaren segmentu honetan ohikoa den ilearen koloreari egiten dio erreferentzia.
Silver ekonomia adinekoen eta beraien ingurune osoaren beharrak eta berezitasunak asetzera bideratutako jarduera ekonomiko espezifiko guztiek osatzen dute. Hain zuzen ere, Europan, Silver Economy-aren zahartzeari dagokionez, adinekoen bizi-itxaropen osasungarria eta desgaitasunik gabea 2 urtez luzatzea da lehentasuna.
Adinberri Fundazioa arduratzen da GFAren estrategia berritzailea gauzatzeaz Etorkizuna Eraikiz esparruan, zahartze osasungarriaren zerbitzurako berrikuntza-potentziala maximizatzeko.
Ildo honetan, Gipuzkoan zahartzearen arloan ekonomia lehiakorra sustatzeko asmoz, ADINBERRI 2019tik «Silver Economy Erronka» programan ari da lanean.
Lan-programak lau fase ditu, eta Gipuzkoako lurraldean ekonomia lehiakorra sustatzea du helburu, espezializazio adimenduneko RIS3 estrategiarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapen, Turismo eta Landa Inguruneko Departamentuaren susperraldi ekonomikoaren esparruan.
Proiektu honek honako helburu hauek ditu:
- Silver Economy segmentuaren tokiko, estatuko eta nazioarteko eskaintza eta eskariaren mapaketa egitea.
- Sektorearen segmentu estrategikoak definitzea. Espezializazio-nitxoak eta Gipuzkoa Silver Economyko lurralde lider gisa duen posizionamendua identifikatzea eta lehenestea.
- Gipuzkoako helburu estrategikoak zehaztea Silver Economyri dagokionez.